Atzo Goizean in Oskorri

Songtexte Atzo Goizean in Oskorri

Atzo Goizean
Atzo Goizean

Atzo goizean goiz jaiki nintzen
erlojuaren kolpetik
Atzo goizean goiz jaiki nintzen
erdi-loaren trotetik
Hau ez da martxa ederra baina
zer atera kolkopetik ?
Hau ez da martxa ederra baina
ez dut hautsiko kopetik.

Atzo haizeak leun zebiltzan
eguzkia ere murritz
Atzo haizeak leun zebiltzan
ta gaur ere hala dabiltz
Auskalo orain zertan nengoken
kanpoan ekaitza balitz
Auskalo orain zertan nengoken
alfer haundi bat ez banintz

Erreka doa bidean baina
gu hain azkar ez goaz ta
Erreka doa bidean baina
alboan daukagu aska
Ur geldiari tragu egiok
eta egarria aska
Ur geldiari tragu egiok
laster esango duk basta.

Bart berandutxo oheratu naiz
orduak kandelan errez
Bart berandutxo oheratu naiz
egitekorik ezer ez
Goizean jaiki ezinik eta
lo egiten dugu errez
Goizean jaiki ezinik eta
sartzeko ere alferrez.

falsches video?